07/15/2026 | Press release | Distributed by Public on 07/15/2026 06:12
Barakaldoko Udalak Barakaldon jasandako azken eraso sexista gaitzetsi du. Erasoa jasan duen emakumearen Erantzun Publikorako Protokoloa aktibatzeko baimena jaso ondoren, Erasoen aurkako Mahaiari jakinarazi zaio, eta protokolo berari jarraituz, Barakaldoko mugimendu feministak 19:30ean txosnetan deitutako elkarretaratzearekin bat egitea erabaki da.
Gertaera astelehen goizaldean izan zen, emakumea txosna gunean zegoela, itxierarekin batera. Txosna bateko arduradunak ertzainei jakinarazi zien gizon batek ukituak egin zizkiola emakume bati. Udaltzaingoak erasotzailea atxilotzea lortu zuen.
Honako hauek osatzen dute Erasoen aurkako Mahaia: hiriko elkarte feministak, emakumetaldeak, LGTBIQ+ kolektiboa, Udaltzaingoa - Ertzaintza, Berdintasun Arloko berdintasunteknikaria eta udaleko alderdi politikoak. Erantzun publikoaz gain, Berdintasunetik arloko baliabide guztiak eskaini zaizkio emakumeari.
Udalak arratsaldeko protesta eta gaitzespen ekitaldiarekin bat egitera gonbidatu ditu herritarrak (txosnen gunea, 19.30ean), Barakaldok eraso sexistak onartzen ez dituela argi uzteko.